Txernobileko hondamendiaren datu ikaragarriak*
200.000 / 800.000 hildakoak orain arte. Egin diren ikerketen arabera 200.000 ziren hildakoak baina azken ikerketek kopuru hori asko handitu dute, adibidez, Alemaniako elkarte batek egindakoa. Horien arabera 800.000 izan daitezke Europan istripuagatik hildakoen kopurua 25 urte hauetan, gehitu diren minbizien eta bestelako gaixotasunengatik. Hazkundea exponentziala izan da (ikusi beheko taula) Health Effects of Chernobyl 25 years after the reactor catastrophe
97.000 hildako etorkizunean
135.000 desplazatu
180.000.000.000 $ gorako galerak 2014ean
Milaka pertsona malformazioekin, bizitza osorako
*Datuen iturria: Greanpeace, Ukraniako Gobernua
Inoiz amaituko ez den beldurrezko hondamendia
Txernobilen Hirosima eta Nagasakin barreiatutako kutsadura atomikoa baino 500 aldiz gehiago zabaldu zen. Hondamendi honek energia nuklearraren benetako aurpegia erakutsi zigun: milaka hildako, desplazatu, mila milioikako galerak eta, txarrena, etorkizunean jarraituko dutela: minbiziak, malformazioak, etengabeko miloitako diru galerak...
Txernobileko beste erreaktoreak ere eztanda egin izan balute, istripu honen ondorioak oraindik askoz askoz larriagoak izango ziren.
Nuklearrak ala azak?
Ikerketak
Bideoak
Garoñatik 200 km baino gutxiagotara bizi bazara bideo hauek ikusi beharko zenituzke:
https://www.youtube.com/watch?v=4-67T3--U58