Fukushimaren hondamendiaren datu ikaragarriak*
570 hildako orain arte
40.000 hildako etorkizunean. Alemaniako beheko ikerketaren arabera, Txernobilen isuri zen erradiaktibitatea Alemanian gertatu izan balitz 1.700.000-12.000.000 hildako eragin litzateke 30-40 urteetan. Beraz, pentsatzekoa da hasieran eman diren Fukushimarako 40.000 hildako kopuru hau oso behe-behean geratuko dela epe luzera. Health Effects of Chernobyl 25 years after the reactor catastrophe
163.000 desplazatu
525.000.000.000 gorako galerak orain arte
Substantzia erradiaktiboz kutxatutako 28.000.000 m3 lur
Pazifiko itsasora isuritako miloika eta miloika litro ur kutsatu
*Datuen iturria: Greenpeace, Japoniako Gobernua
20 kilometrotara daudenak ebakuatu dituzte eta 30 kilometrotara daudenak "konfinatuta" bizi behar dira, etxetik kanpo denbora luzez ezin dira egon
Mendebaleko sisteman ez zela horrelakorik gertatuko
Txernobileko "istripua" gertatu zenean, horrelako istripu bat ez zela inoiz gertatuko mendebaldeko sisteman esan ziguten, sobietarren maila eskasagatik gertatu zela hango istripua eta gurean ez zela gertatuko. Berriz ere, adarra jo ziguten, eta Japonian ikusi duguna benetan kezkatzekoa da: ur kutsatu guztia etengabe, urte hauetan itsasora botatzen. Nola da posible hori?
Noiz eta non gertatuko da hurrengo "istripua"?
Herrialde asko zentral nuklearren arriskuez konturatu dira. Orain arte, energia nuklearra defendatu duten gobernu askok, Alemaniak adibidez, zentralak ixtea erabaki dute. Zentzumena nagusitu da. Zoritxarrez, beste estatu batzuetan ostrukarena egiten jarraitzen dute eta Txernobil edo Fukushima gertatu izan ez balitz bezala dabiltza. Non izango da hurrengo hondamendia?
Ikerketak
Ecologistas en accion: Fukushima
Bideoak