Prezioak alderatu


Lehendabizi oraingo faktura bat eskura eduki behar duzu, hiru datu hauek ikusteko:

  • Kontsumoa: faktura hilero jasotzen baduzu, biderkatu hileroko kontsumoa x 12. Normalean, urtero, 1.500- 3.000 Kw/h tartean egoten da

  • Sartzeko ordainsaria (tarifa de acceso): 2.0A normalean

  • Kontratatutako potentzia: ohikoenak: 3,3 / 4,4 / 5,5 / 6,9...

 

Gero sartu Comision Nacional de los Mercados y la Competenciaren alderatzeko webgunean: 

https://comparadorofertasenergia.cnmc.es/comparador/comp2.cfm

Jarri zure posta kodea, potentzia, urteko kontsumoa eta tarifa mota eta...
 

 

Zure udalerrian energia eskaini ahal dizkizun enpresak ikusiko dituzu, baita bakoitzaren urteko tarifa ere. Hemen oso garrantzitsua da ea energia berderik duen ala ez ikustea, horietako bat aukeratu dezazun. Iberdrola eta Endesa, noski, ez daude horien barruan.
 
Errakuntza bat dago: EDPek energia berdea duela agertzen da baina bere edozein fakturatan ikusten denez, jatorri nuklearreko energia ere saltzen du.
 
Ikusiko duzunez, antzeko prezioak dituzte. Beraz, nola ez egin ospa Iberdrola-Endesatik?

 

 

Prezioak alderatzeko beste webgune interesgarriak ere badituzu:  Mecambio.net    Rastreator-energia