Portabilitatea egin
Aurretik jakin beharrekoak
Portabilitatea elektrizitatean telefonoaren antzera egiten da: beste enpresa batean alta egiten duzu, enpresa horrek zure oraingo hornitzaileari aldatu nahi duzula jakinazten dio eta egun batean, bi hilabete ondoren normalean, Iberdrola edo Endesaren faktura jaso beharrean, aureratu duzun enpresaren faktura jasoko duzu. Elektrizitatea ez dizute moztuko une batean ere ez ez. Oso erraza da.
Telefono linea finkoa bezala, Telefonicatik alde egiten baduzu, zerbaitzua beste enpresa batek eskainiko dizu baina linea Telefonicarena izaten jarraituko du. Elektrizitatearekin berdin gertatzen da. Beste enpresa batera bazoaz, linea Iberdrolarena edo Endesarena izaten jarraituko du, baina horniketa aukeratu duzun enpresa berriak emango dizu.
Etenak. Horregatik, egun batean ekaitz bategatik elektrizitatea eteten bada, Iberdrolara edo Endesara deitu beharko duzu, linea horien ardurapean egoten jarraituko delako.
Kooperatibak. Energia berriztagarria eskaintzen duten enpresa berri batzuk (Goiener, Somenergia...) kooperatibak dira. Horietan alta egin nahi baduzu bazkide egin behar da 100 euroren truke. Diru hori, bezeroa izateari uzten diozunean itzultzen dizute. Diru hori elektrizitatea erosteko erabiltzen dute, aurretik ordaiandu behar dutelako. Bazkide egiten bazara, zure bazkidetzarekin beste 4 gehiagok egin dezakete alta, bazkide izan gabe.
Enpresa berrian alta egin
Zuen oraingo faktura aztertu, enpresak ikusi eta prezioak alderatu ondoren, alta egin dezakezue enpresa berrian.
Eskura eduki behar dituzuen agiriak:
- Iberdrolaren edo Endesaren oraingo faktura
- Fakturan agertzen den titularraren izen-abizenak eta NAN edo fotokopia
- Udalaren katastroaren erreferentzia (IBIn ikusten da). Ez da derrigorrezkoa baina kokapena jartzeko garrantzitsua eta lana asko errazten zaie.
- Bankuko kontu zenbakia
Datu hauekin, joan enpresaren webgunera eta alta egin ahal izango duzu. Bete eskatzen dizkizueten datuak. Goiener edo Somenergia edo beste kooperatiba bat aukeratu baduzue, lehenengo bazkidetza egin eta gero alta egingo duzue emango dizueten zenbakiarekin. Beste bazkide baten zenbakia erabiltzen baduzue, zuzenean alta egin ahal izango duzue.
Kontratua posta elektronikoz jasoko duzue, izenpetu, eskaneatu eta berriro bidaltzen badiezue, kitto, Garoñarekin moztu duzuela esan ahal izango duzue.
Diploma eskatu eta zure kontaktuei portabilitatea egitera animatu
Enpresa berriarekin kontratua amaitzen duzunean eskatu diploma eta zuen kontaktuei esan Garoñarekin moztea erraza eta komenigarria dela.
Comparador webgunean energia nuklearrik ez duten enpresa gehiago ikusi ditzakezu.