Errioxan-Nafarroan-Aragoin zer gerta liteke?


Garoña Ebro ibaiaren hasieran dagoenez, istripu larri bat gertatuz gero Ebro ondoan bizi diren herrientzat hondamendia litzateke: Burgos, Araba, Errioxa, Aragoi eta Catalunya.

Hildakoak: Haro 37 kilometrotara baino ez dago eta Logroño 71 kilometrotara. Istripu batek heriotzak (hainbat hamarkadatan), malformazioak... ekarriko lituzte Errioxara, zalantzarik gabe.

Desplazatuak: Errioxa derrigorrezko desplazamendu eremutik kanpo geratuko litzateke baina herritar askok egingo lukete alde, leku kutsatu batean ez bizitzeko.

Uraren kutsadura: Ebro kutsatuz gero, Lodosa, Inperial eta Tausteko ubideetako zein gainerako ubideetako urek eta Ebrotik alde bietara ponpatzen diren urek ureztatzen dituzten 100.000 hektarea ezin izango lirateke erabili.

Ekonomia. Ebro kutsatuz gero, nekazaritzak izugarrizko kaltea jasango luke: 4.000 milioi euro galdu litezte, baita 20.000 lanpostu ere. Produktu askok izugarrizko galerak arlo guztietan izango lituzkete Errioxan, Aragoin eta Catalunyan: ardoak, barazkiak, okelak, frutak, arroza... baita turismoan ere.

          

Izugarrizko galerak: Errioxako ardoak, Nafarroako barazkiak, Aragoiko frutak, Kataluniako arroza...

Behean Txernobilen malformazioekin jaiotako umea