Martxoaren 11an bost urte betetzen dira Fukushimako istripua gertatu zenetik eta egoera hobetu beharrean beti bezain txarto jarraitzen du:
- 80.000 desplazatu jarraitzen dute haien etxera itzuli gabe (80.000 kopuru ofiziala da baina benetako kopuruak bikoitzak dira). Azken albisteak ez dira onak: datorren urtean haien etxeetara itzularazi nahi dituzte horietako asko nahiz eta erradiaktibitate maila oso handia izan (ezingo lukete kanpoan 8 orduz egon)
- Itsasora doan kutsadura. Bost urte hauetan etengabe joaten ari da ur kutsatua zuzenean itsasora. Ur kutsatua biltzeko tangan isurketak izan dituzte. Horma erraldoia egin dute, ura izoztea nahi dute... kontua da 5 urte pasatu direla eta ur superkutsatua Pazifikora zuzenean isurtzen jarraitzen dutela!!!!!!
- Nola eraitsi ez dakite. Izan ere, kutsadura hain handia izanik, ezinezkoa da barrura sartzea eta eraispena egitea. Beraz, ura etengabe bota behar dute uranioa hozteko eta kutsadura zabaldu besterik ez dute egiten. Noiz arte?
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2016-03-12/txernobyl_fukushima_garoa_2016.htm
Txernobyl, Fukushima, Garoña (2016)
Aurten hiru efemeride goibel datozkigu. Martxoaren 2an, Santa Maria de Garoñan, Franco diktadoreak zentral nuklearra inauguratu zuen duela 45 urte. Bai, askori ahaztu egiten zaio zentral nuklear zaharkitu hori eta Euskal Herrian eraiki nahi zituztenak (Lemoiz, Ea-Ispaster, Deba eta Tutera) frankismoan sortutako Plan Energético Nacional fardel berean zetozela. Aurten, apirilaren 26an, planetan egon den istripu nuklear larrienaren 30. urtemuga betetzen da, Txernobylgoarena (Ukraina), hain zuzen. Eta, hirugarrenez, martxoaren 11n bost urte izango dira Japonian Garoñakoa bezalako erreaktore nuklear batek (beste bi erreaktorerekin batera) Fukushiman eztanda egin zuela itsasoko lurrikara baten ostean...