Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra berriz martxan jartzekotan direla-eta, horren arriskuaz ohartarazteko sortu dute foroa, "Erlojudun bonba bat aktibatzekotan daude laster eta herritarrok ez dugu balizko ebakuazio plan baten berririk".
Herritarrak Garoñaren kontrako "oposizio aktibo" izatera deitu du foroak, zentral nuklearra berriz irekitzearen "erantzuleei presio egiteko asmoz". Horretarako, "simulazio erradioaktiboa" egingo dute larunbatean Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, 13:00etan: "Helburua Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeak Gasteizeko herritarrentzat ekar litzaken ondorio lazgarriak ikustaraztea da".