Garoñaren eraispenaz kezkak zabaltzen hasi dira. Dena geldirik dagoela dirudi. Eraispenaz arduratu behar den Enresak badirudi behar beste dirurik ez duela.
Bestetik, oraingoz aldi baterako biltegi bat egiten ari dira teoriaz hondakinak 15-20 bat urtez uzteko hor. Estatu espainiarrean oraindik ez dago epe luzerako biltegi bat eta aldi baterako hondakin nuklearrak zentral bakoitzean uzteko asmoa dutela dirudi.
Legebiltzarreko kide batzuk adierazpen batzuk egin dituzte: hurrengo legealdian dena konponduko dela, agian ezetz... zer gertatuko den inork ez daki.
Zentrala itxi baina zikinkeria bertan???
Ekologistek orain dela 40 urte argi eta garbi esaten genuen: hondakinena ez dute konponduko eta, zoritxarrez, horrela da. Arriskuaz gain hondakinen arazoa betiko egongo da hor. Hobe arrazoia eduki izan ez bagenu!