Energia erosten jakin behar da

2016-11-13

Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria den Beatriz Martikorenari Berrian elkarrizketa egin diote: http://www.berria.eus/paperekoa/1860/014/001/2016-11-10/energia_erosten_jakin_behar_da.htm

Energia erosten jakin behar da

'Pobrezia energetikoa' kontzeptu aski zabala da, argindarraren tarifa pagatzeko zailtasunak izatearekin bakarrik esplikatu ezin dena.
 
Krisi ekonomikoaren ondorioen artean nabarmentzen da usu pobrezia energetikoa; oroitarazten da milaka etxetan argindarra pagatzeko nekeak izaten dituztela, eta are nabarmenagoa dela udazkenean eta neguan, berogailuaren erabilerak tarifak igotzen baititu. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Energia. Eredu energetikoaren transformazioa jardunaldiak hasi ziren atzo Donostian.
Han, gaiaz mintzatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zerbitzuko buru Beatriz Martikorena (Donostia, 1964). Foru erakundean arazoari aurre egiteko martxan dituzten urratsez mintzatu zen, eta aurki iragarriko dituztenen berri ere eman zuen; datorren hilean aurkeztu nahi dute, esaterako, propio gaiaz arduratuko den behatoki bat. Izan ere, datuak ikustea aski da aintzat hartu beharreko arazo bat dela ohartzeko: 2014an egindako ikerketa batean, Gipuzkoako familien %9,8k —horietan 71.000 pertsona inguru bizi dira— aitortu zuten etxea tenperatura egokian eduki ezina zekarkiela horretarako aski baliabide ez izateak.