Hainbat pertsona, talde, mugimendu, sindikatu eta plataformek AHTko lanak eta proiektuak bertan behera uzteko, egungo trenbideak hobetzeko eta diru guztia osasunarentzat, zerbitzu sozialentzat, pentsioentzat, hezkuntzarentzat, diru-sarrerarik gabeko pertsonentzat, elikadura burujabetzarentzat, trantsizio ekologikoarentzat, tokiko ekoizleentzat, euskararentzat, ikerkuntzarentzat, kulturarentzat, autonomoei, saltoki txikiei eta ostalaritzari laguntzentzat, kirolarentzat... bideratzeko eskatzen duen manifestu bat idatzi dugu.
Gaur egungo testuingurua ikusita, ardurarekin jokatzeko momentua dela pentsatzen dugu, krisi honetan jendarteak erakutsi duen ardura bera.
Manifestuari atxikimendua emateko:
https://forms.gle/TiLfEB2wKPmJaKFt7
Manifestua partekatzera eta atxikimendu gehiago lortzera gonbidatzen zaitugu.