Garoñaren kontrako Foroak udaletan mozioak aurkezten hasi, Garoña berriz zabaltzen badute, portabilitatea eskatzeko

2016-04-26

Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak udaletan mozioak aurkezten hasi da. Gaur Bilbotik hasi da, eta laster udal askotara zabaltzea espero da. Lanestosa izan de lehenengo udala onartu duena. Hona hemen udalei proposatutako mozioa:

Mozio proposamena Txernobileko istripuaren 30. urteurrenean

2016ko apirilaren 26an Txernobileko istripu larriaren 30. urteurrena betetzen da. Orain gutxi Fukushimaren 5. urteurrena ere izan da. Bi istripu hauetan, energia nuklearraren inposizioagatik, kalte izugarriak nozitzen ari gara, etorkizunean handitzen joango direnak: 200.000 hildako, 680.000.000.000 euroko galerak, malformazio larriak dituzten milaka pertsona, milaka pertsona desplazatuak bizitza osorako….

Horregatik, erakunde honi, giza hondamendi itzel hauengatik, edozein momentutan berriz gerta daitezkeenak une honetan munduan 425 zentral baino gehiago jarraitzen dutelako, gaur 5 minutuko isilunea egitea proposatu nahi diogu. Horrez gain, behean dagoen adierazpena ere sinatzea:

Behean sinatzen dugunok honakoa adierazi nahi dugu:

1- Txernobil eta Fukushimako hondamendi nuklearrek, orain arte, 200.000tik gorako hildako, 680.000.000.000 euroko galerak, 500.000 desplazatu, malformazioak... sortarazi dituzte eta etorkizunean kopuru ikaragarri hauek handitzen jarraituko dute uranio bezalako hondakinen bataz besteko bizitza milaka urtetakoa delako.

2- Orain 40 urte ekologistek aurreikusi zutena, zoritxarrez %100ean bete da: energia eta arma nuklearrak gizakiak sortu duen gauzarik arriskutsuenak eta kutsakorrenak dira,  oraindik ez dakite hondakinak  segurtasunez nola kudeatu  eta energia kontsumoa murriztuz, zentral nuklear guztiak soberan zeuden.

3- Garoña estatuko zentral nuklearrik zaharrena da Fukushimako zentralaren berdina. Belgikan eredu honetako bi itxiko dituzte segurtasun faltagatik. Ebro arroaren goialdean dagoenez, istripu bat egonez gero bertako lurraldeetarako hondamendia litzateke.

4.-Horregatik, eta hirugarren hondamendi nuklearra gertatu baino lehen, Garoñako eta munduko zentral nuklear guztiak ixtea exijitzen dugu, gobernu zentzudun batzuk egiten ari diren bezala. Eta ez egitekotan eta Garoña berriro zabaltzen badute, Iberdrola, Endesa eta energia nuklearra saltzen duten gainerako enpresetatik alde egiteko konpromisoa hartzen dugula.

Horrez gain konpromiso hauetako bat/batzuk hartzeko prest gaude:

  • Herritarrei Udalak/Erakundeak Adierazpena onartu duela zabaltzea
  • Udal/Erakundearen webgunean “Garoñarekin moztu” webgunearekin lotura jartzea herritarrek konpromiso hau berau ere har dezaten http://www.garonarekinmoztu.net/eu/adierazpena
  • Udalerrian hitzaldi bat antolatzea, energia nuklearrari buruzko informazioa emateko eta portabilitatea bultzatzeko

Herrian edo egoitzan Garoñara, Txernobilera eta Fukushimara zenbat kilometro dauden adierazten duen errotulu finko eta iraunkorra jartzea