Garoñaren kontrako selfiak

2016-02-06

Arrakasta izugarria eduki du otsailaren 4an egindako Garoñaren kontrako ziberekimena. Guztira 400 selfi baino gehiago jaso dira, eta horietako asko gainera, testu oso adierazgarriekin.

Hedabideek ere jaso dute albistea http://www.elcorreo.com/alava/araba/201602/04/selfie-contra-garona-20160204132331.html

Hau zen ekimena abian jartzeko albistea:

Guztion artean Fukushimaren bikia den eta PPk, Iberdrolak eta Endesak 60 urte arteko bizitza luzatu nahi dioten Garoñaren berrirekitzea gelditzera goaz!

Animatu zaitez, Selfie bat egin ezazu Garoñaren kontrako zure mezu propioa erakutsiz eta twitteatu ezazu #SelfieKontraGaroña erabiliz eta animatu lagunak egiten (nahi baduzu, arduradunei ere bidali ahal diezu).

Twitterrik ez baduzu bidaliguzu zure argazkia gure Facebook horrira edo garonarenkontrakoforoa@gmail.com mail elbidera et guk twitteatuko dizugu.

Adierazi diezaiezun Garoñaren aurkako oposizioan ZU zaudela, zure familia, zure negozioa, zure kuadrilla...
 

Erronka Otsailak 4, goizeko 11;00tan abiaraziko dugu, #SelfieKontraGaroña hashtag-a erabiliz.

Jarraian dituzu erabili ditzazkezun eredu batzuk (zure argazkiarekin lagunduta), baina zure mezua eraikitzera animatzen zaitugu:

1) Gure osasuna ez dago salgai. Garoña itxi orain! #SelfieKontraGaroña @****** (laguna) @******(arduradun politikoa)

2) Iruzur gehiagorik ez! Garoña itxi orain! #SelfieKontraGaroña

3) Garoña berrireki? Ez nire bozkaz!! @*****(arduradun politikoa) @*****(laguna) #SelfieKontraGaroña

4) @JavierMaroto @AlfonsoAlonsoPP kanpainan Garoñari EZ ta gobernua osatu aurretik ireki nahiean? #SelfieKontraGaroña

5)Osatu gabeko gobernuak eta PPren gidaritzapean dagoen CSN-k berrireki nahi dute!! #SelfieKontraGaroña

6) Iberdrola-Endesaren interesak herritarron segurtasunaren gainetik? Poltronaren bila @AlfonsoAlonsoPP? #SelfieKontraGaroña

Garoñaren Kontrako Foroa
Eskerrik asko zabaltzen laguntzeagatik!