Estatu espainiarrean bilgunebat sortu da udaletan politika energetiko egokiak sustatzeko:
Energiaren esparruan oso aktiboak diren hainbat herritar eta kolektibok sustatzen duten ekimena da hau, eta bere xedea da energia eredu iraunkorrago eta sozialki bidezkoago baterantz igarotzea. Energia eredu berri horrek energiarako sarbide demokratikoa aldarrikatzen du, eta iturri berriztagarrietatik abiatutako sorkuntza banatua bilatzen du.
Apustu irmoa egiten dugu udal politikaren alde; izan ere, herri eta hirietako administrazioak gakoak dira iraunkortasun sozial eta ekologikoko politikak ezartzeko, eta energia eredu berri hau garatzeko.
...