CSN: Iberdrolak ez ditu zegokion epe barruan Garoñan agindutako hobekuntza lanik egin

2016-10-22

Fernando Marti CSNko presidenteak adierazi du hori egindako agerrialdi batea:

Berria

Espainiako Kongresuan eman ditu azalpenok CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidente Fernando Martik. 2031. urtera arteko baimenaren inguruan azaroan ebatziko du CSNk

Nuclenorrek ez ditu epeak bete. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak zenbait hobekuntza eskatu zizkion Garoñako (Burgos, Espainia) ustiapen baimena 2031. urtera arte luzatu ahal izateko. Zentral nuklearraren jabeak, ordea, ez ditu lan horiek egin zegokion epearen barruan. Are gehiago, egun ere zenbait obra egiteke dituela iradoki du Fernando Marti Scharfhausen CSNko presidenteak.

Espainiako Kongresuko Industria Batzordean izan zen Marti atzo, ia bi urteren ostean. 2014ko azaroan izan zen han azken aldiz, araudiaren arabera urtean behin diputatuen aurrean azalpenak eman behar dituen arren. Garoñaren egoerari buruz, argitu zuen Nuclenorrek hainbat eskaera bete dituela: agirien aurkezpena, segurtasunarekin lotutako zenbait agindu... Ordea, hobekuntza lan batzuk amaitu gabe daudela iragarri zuen, zeintzuk diren zehaztu gabe. «Nuclenorri zenbait obra egiteko eskatu genion, baina lan horiek ez zeuden eginda guk galdegin genion egunerako».

Jarraitu