Garoña zabaltzeko beste traba bat: ura hozteko sistema

2015-12-06

Hamabost graduko diferentzia. Ebro ibaiko ura 5,3 graduan zegoen Garoñako zentral nuklearraren aurreko zatian; Garoña igaro osteko zatian, 21 graduan. Greenpeace talde ekologistak aztertu zuen zentral nuklearrak nolako eragina daukan ibaian. 2011 zen. Nuclenor enpresa orain behartu dute obrak egitera: ura hozteko sistema jarri beharko du. Ebroko Ur Konfederazioak eman zion agindua, Garoña berriz martxan jartzeko ezinbesteko baldintza gisara. Enpresak auzitara jo zuen, «ordura arteko baldintzetan» segitu nahi zuelako, baina epaileak aurka egin dio: «arrazoitutzat» jo du ura hozteko sistema eskatzea.

...

http://www.berria.eus/paperekoa/1800/013/001/2015-12-03/beste_traba_bat_garoa_irekitzeko_ura_hozteko_sistema_jarri_behar_du.htm