Energia berriztagarriak betikoak baino merkeagoak dira aspaldi

2019-12-29

Iberiar penintsulan orain bi aste izan ziren denboraleekin, energia eolikoaren eta hidraulikoaren ekoizpena inoiz baino handiago izan da eta horri esker elektrizitatearen prezioa jaitsi da, El Paisen artikuluan irakurri daitekeen moduan.

Artikuluan zuzena ez den gauza bat dio: energia berriztagarriak eta nuklearra merkeenak direla. Berriztagarriak bai, nuklearra ez. Hor ez du kontuan hartzen zentralen hondakin nuklearren eta zentralen eraispenaren kostua, horrekin energia nuklearra dauden guztietatik garestiena delako.

https://elpais.com/economia/2019/12/22/actualidad

Bestetik 2019an estatutan ekoizten den energia berriztagarriak %10 igo dira 5.000 MW gehitu direlako. Esan beharra dago orain bi urte , energia eolikoa eta eguztikoa jartzeko egon ziren azken enkanteetan gobernu espainiarrak ez zuela primarik eskaini behar izan lehenengo aldiz, hau da, berriztagarriek ez dutela inolako laguntza ekonomikorik behar.

elpais.com/economia/2019/12/19/actualidad/1