Ekainaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Iberdrolaren dorrearen aurrean Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratzea egin zuen Garoña behin betiko ixteko.
Zenbait erakundek izenpetzen hasi diren Adierazpena irakurri eta "Garoña itxi orain", "Txernobil, Fukushima, Garoña" izan ziren gehien esandako leloak.
Hogei minutu iraun zituen ekitaldi xume eta jendetsua izan zen. Foroaren nondik norakoak azaldu
eta Garoñaren kontrako adierazpena irakurri genuen.
Bizkaitarrak ez daude Garoñak dakarren arriskuaz kontzientziatuta, urrun ikusten dute. Bilbo 58
kilometrotara baino ez dago. Oso hurbil. Adibidez, Fukushiman bezalako istripua egonez gero
Ordunte urtegia elikatzen duten ibaien eremuak kutsatuko lirateke, baita Zadorra sistemako
eremuak ere.
Ur barik: Garoñan istripua gertatuz gero Bizkaian ur gehiena ezingo litzateke erabili.
Hildakoak: Fukushiman 47.000 hildako aurreikusi dituzte minbiziagatik datozen hamarkadetan.
Garoñan istripu bat gertatuz gero, minbizien igoera nabarmena emango litzateke Bizkaian.
Desplazatuak: Bizkaia ez litzateke ebakuazio eremuaren barruan egongo. Ordea, herritar askok
alde egingo lukete ingurune osasuntsuagoetara bizitzera, batez ere, Ordunte eta Zadorra sistemetako
urak kutsatuz gero.
Ekonomia: Ekonomikoki, Bizkaiak nabarmen igarriko luke: balio galderak, enpresa batzuk alde
egitea...
Espainiako gobernuak hurrengo hilabeteetan erabakiko du Garoñari irekitzeko baimena ematen dion
hala ez. Hori dela eta herritarron ahotsa ozen entzun dadila eta gure iritzia zabal dadila eskatzen
dugu.Indarrak batu eta azken ahalegina egiteko unea da, hurrengo belaunaldiek Garoñaren
mehatxupean bizi ez daitezen.
Argazkiak: Ekuador Etxea