El Mundon eta beste hedabide batzuetan jaso dutenaren arabera Galanek sindikatuei zentrala ez dela zabalduko esan zienean, gai horri buruz ez zegoen adostasunik Nuclenorren, edo behintzat ez zuten horren berri. Nuclenor Garoñaren jabea da eta bi partaide ditu erdibana: Endesa eta Iberdrola.
Bitxia da, orain urte bete Greenpeaceko arduradun batzuk Endesako jabea den ENEL enpresa italiarreko buruarekin egon zirelako eta hark adierazi zienez, haiek ez zuten zentralarekin jarraitzeko asmorik baina Iberdrola jarraitzearen aldekoa zela.
Datu garrantzitsu bat eman dute: hilero 5 milioi euro gastatzen dute zentrala stand by edukitzeko, hau da, orain arte ia 200 milioi gastatu dute. Zorionez oraindik ez dago estatuko gobernu berria, ez dakigu ere noiz egongo den eta nor izango den buru eta horrek luzamenduaren gastuak asko igoarazten ditu, uste hasieran gobernua eta, beraz, baimena, edukiko zutela uste zutelako.