Nahiz eta herritarrok energia nuklearra gauza arruntatzat hartzea nahi duten, gure etorkizunerako oso arriskutsua dela ikusteko oso baliabide eraginkorra da UMOREA. Horregatik, Garoñaren behin betiko itxiera exijitzeko indarra hainbeste umorea daukaugu Garoñaren Kontrako Forokook. Horregatik, gizarteari lasterketaren aldeko deialdi hau egin diogu:
"Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!
Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere. Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.
Horrelako bat gertatuz gero, utzi dena eta atera korrika, ahalik eta urrutien joateko. Bilbo, Garoñatik 60 kilometrotara dago eta beraz, bere kutsadurako eremu barruan bete-betean, Bizkaiko gune gehienak eta Araba osoa bezala.
Txernobilen eta Fukushiman 200.000 lagun baino gehiago hil dira, 700.000 milioi euroko galerak, 500.000 desplazatu…. Ez dezagun Garoña zabaltzen utzi! Orain korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin."
Ildo berean, pasa den ostegunean, martxoaren 23an. Iberdrolaren arduradun nagusiarentzat, Diego Galánentzat, gutun bat ematera joan ginen enpresen dorrera eta ...
Noski, euria egin eta kriston hotz egon arren, Iberdrolaren Gau Lasterketan egon ginen korrikariak animatzeko, baita gizarte honek Garoña itxita betiko nahi duela gogoratzeko ere.
Lerro hauen azpian "istripu nuklear-simulazio"aren argazki batzuk utzi dizkizuegu.