Garoñaren kontra antolatzeko deia Bizkaian

2015-04-10

Kaixo, lagunok:

Mugarik ez duen arriskua da Garoña, zentral nuklear oro bezala, eta kinka larrian dago egun. Une honetan, honako hau da eztabaidagaia: behin betiko itxirik gelditzea eta eraistea ala berriro ere irekitzea, 17 urtez.  Gizarte zibilak Garoñaren aurkako jarrera adierazi nahi du.

Horretarako, Foro bat sortu da Gasteizen, oso helburu argiak dituena: Garoñaren jabeak nortzuk diren ezagutzera ematea (Iberdrola eta Endesa) eta Garoñarekin moztea.

Helburu berari heldu eta zentral nuklearraren aurka gero eta ahots gehiago batzeko asmoz, Garoñaren aurkako Foroa sortu nahi dugu Bizkaian. Foroa irekia izango da, erakunde ekologistei, auzokideen elkarteei, alderdi politikoei eta norbanakoei zuzendua.

Hori dela-eta, Bizkaian Garoñaren aurkako Foroa eratu eta jarduerak antolatzeko bilera egingo dugu:

APIRILAREN 15EAN, ASTEAZKENA,
19:00ETAN
EKOETXEAN
(Pilota kalea 5; Bilbo)

Bertan ikusiko dugu elkar!