Bilboko Konpartsa gehienek agur Garoñari, agur Iberdrolari

2016-11-20
Bilboko Konpartsa gehienek agur Garoñari, agur Iberdrolari
 
2016ko Aste Nagusian Bilboko Konpartsak koordinakundea osatzen duten 28tik 20k Bilbotarron osasunaren alde egin zuten. Izan ere, Iberdrolak eta Endesak Garoñako zentral nuklear garesti, kutsakor eta batez ere arriskutsua berriz ere zabaltzeko asmoa erakutsi dutenez, Aste Nagusiko txosnetan energia berriztagarria  eta ez nuklearra kontratatu zuten kooperatiba batekin. Iaz 2 konpartsek egin zuten ospa eta aurten 20k (%70ek).
 
Zabalbidon topagunean, Garoñaren aurkako Foroak Agur Garoñari diploma banatu zien, haien erabaki kontsekuentea zoriontzeko.
 

Diplomak eta Garoñatik deskonektatu diren konpartsak hemen ikusgai

http://www.garonarekinmoztu.net/eu/bloga/2016/10/01/bilboko-21-txosnek-agur-iberdrolari