Orain dela 40 urte eguzki antinuklearra Everestera igo genuen euskaldunok

2020-05-16

40 urte pasatu dira, ez da gutxi. Euskal Herria bor-bor zegoen, Lemoiz ixteko mugimenduak izugarrizko indarra zuen, burujabetzarako beste mugimendu askok bezalaxe.

Lemoiz estatu mailan zabaldu nahi zuten "demokrazia" berrirako proba bat izan zen. Herriari hitza eman nahi zutela zioten baina itxurakeria hutsak ziren, eskatzen zen erreferenduma ez zelako inoiz egin. Handik zer aterako zen bazekitelako.

Herriak zentral guztiak gelditu nahi zituen baina botereak ez. Xabier Arzallusek honela laburtu zuen haien "jaka" aldaketa: "edo Lemoiz edo azak". Horrekin irteera demokratiko bati ate guztiak itxi zizkion gaur egun agintean dagoen alderdiak. Gero gertatu zena badakigu.

EAJ-k oraindik ez du barkamenik eskatu gai horretan izan zuen jarrera desegokiagatik. Lemoiz abian jarri izan balitz eta Txernobilen edo Fukushiman gertatu dena hemen gertatu izan balitz non egongo ginateke orain?

Momentu hartan Euskalerritik espedizio bat joan zen Everestera eta ikurrina berezia eraman zuten, besteak beste eguzki antinuklearra zeramana. Lemoiz gelditzearen aldeko mugimendua eta herri osoa izugarri poztu ginen munduko gailurrean ikurriña eta eguzkia ikustean.

Eskerrik asko mendigoizale antinuklearrei. Ez dugu inoiz ahaztuko!