Iberdrolaren muturrak ez du mugarik. Batetik dio 7.000 euro inbertitu behar dutela zentral nuklearretan bizitza 40 urtetik gora pasatuz gero eta ziurtatu behar dietela urte askotan utziko dietela funtzionatzen. Hau da, segurtasunagatik edo dena delakoagatik ixtera ez behartzeko.
Bestetik Nadalek proposatu duena, herrialde guztietan egiten dena, hau da enpresek eurek eraispen osoa ordaintzea ez dagoela ondo legearen aurka doalako. Kontua da orain arte legea haiek bultzatuta (administrazio kontseiluan egoten diren politikarien eskutik: Acebes...) orain arte haien neurrira egin dute, ez herritarren neurrira.
Kopuruak itzelak dira. Enpresek azken 30 urte hauetan 5.000 bat milioi ordaindu dute zentralak eraisteko baina kostua 8.000koa da (gutxienez). Hau da, 3.000 milioi euro gure poltsikotik, beti bezala.
Iberdrola-rechaza-nadal-no-asumiran-desmantelamiento-nuclear
Itxi ditzagun zentral guztiak eta enpresek ahalik eta gehien ordain dezaten. Nahikoa dugu haien zarama erradiaktiboarekin, bizitza osorako opari pozoitua.