GKF-ak Garoñako zentrala betirako itxi eta eraistea eskatu du Iberdrolako Akziodunen Batzarraren barruan eta aurrean

2017-03-31

Gaur goizean, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan gauden eragile sozial, ekologista eta sindikal batzuk Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren aurrean (Euskalduna Jauregiaren aurrean)  Garoñako zentralaren behin betiko itxiera eta eraistea exijitzeko elkarretaratu gara, baita barruan ere egon gara.

Iberdrolaren akziodun txiki talde baten esker Foroaren kide batek galdera batzuk egiteko aukera izan dio Iberdrolaren lehendakarariari: enpresaren politika nuklearari buruz; ea nola geratuko liratekeen akziodunen inbertsioak, istripu nuklear larri bat gertatzen balira, seguruak eta hondakin guztien kudeaketa ordaindu behar izango balitu Iberdrolak, etabar.

Azken finean, zergatik ez duten zentralaren bizitza luzatzeko eskaera erretiratzen eta behin betiko ixten duten eta ez duten eraisten hasten. Klikatu hurrengo irudian gure kidearen esku-hartze osoa irakurtzeko.