Garoñarekin mozteko 4. berripapera

2017-03-11

GaronarekinMoztu_DesenchufateDeGarona.pdf

 

Garoñarekin moztu        

Non izango da hirugarren istripu nuklear larria?

Txernobil, Fukushima… hirugarren istripu nuklearra gertatuko da eta estatu espainiarrean, zentralak kentzea lortzen ez badugu, askoz aukera gehiago dugu hemengo segurtasuna CSNren eskuetan dagoelako.

Erakunde horretan dauden 5 buruetatik, 4 Pepe Gotera, Otilio, Mortadelo eta Filemon ditugu. Zabaltze baimenak obrak egin baino lehen ematen dituzte, haien erabakiak prentsatik jakin ditzakegu batzartu baino lehen, CSNko bertako teknikarien iritziaren gainetik pasatzen dira, zentralen bizitza sine die luzatu dituzte nahiz eta arrakalak izan…

Zergatik? Politikariak administrazio kontseiluetan daudelako! Mota honetako istripu bat izan dugun krisi inmobiliaria baino 20 aldiz larriagoa izango litzateke.

Txernobil = Fukushima = Garoña = Zuen etxeko argiaren faktura

Euskaldunok lehen hitzetan motz, ekintzetan luze. Orain kexa eta kexa baina jende gehienak energia nuklearra erosten jarraitzen dute Iberdrolari, Endesari, EDPri, Naturgasi...

Euskal Herrian 6.000k egin dugu ospa enpresa hauetatik eta estatuan energia berriztagarriak saltzen dituzten 20 enpresetako batera pasatu gara. Prezio antzekoa dute eta baten batek merkeago. Prezioak alderatu |

Ez utzi biharko! Zentral nuklearrak –Garoña barne- denon artean gelditu behar ditugu! Denon artean!!!

Energia nuklearra erosten jarraitzen baduzu, ez kexatu istripu bat ba dago!

Energia nuklearra: ez hemen ez inon

Batzuek ez dakite edo ez dute jakin nahi zentral nuklearrak oso-oso arriskutsuak direla baina kopuruek, zenbaki hotz horiek, ezin argiago erakutsi digute: Txernobilen eta Fukushiman 200.000tik gora hildako, 700.000 milioi euroko galerak eta 500.000 desplazatu sortu dituzte… oraingoz.  Garoña-ixteko-arrazoiak

Nola egin ospa Iberdrola edo Endesatik eta energia berriztagarriak erosi?

Telefonoa aldatzea baino errazagoa da, elektrizitatea eten egin gabe egiten delako. Eman alta energia berriztagarrien enpresan edo kooperatiban eta besterik ez! Haiek egiten dute baja Iberdrolan, Endesannn.

Egun batean hornitzaile berriaren faktura heltzen da eta kitto.

Faktura aztertu      Enpresak ikusi               Prezioak alderatu 

Portabilitatea egin        Diploma eskatu eta ezagunak animatu 

Garoñatik zenbat kilometrotara bizi zara?

Araba: Gasteiz 43, Espejo 16, Lantaron 17, Amurrio 36,  Laudio 45… 

Errioxa: Haro 37, Logroño 62…

Bizkaia: Bilbao 58, Barakaldo 61, Urduña 30

Gipuzkoa: Donostia 116, Eibar 75…

Nabarra: Iruña 129…

Burgos: Burgos 62,  Frías 7, Trespaderne 14, Oña 16, Miranda 23…

Kantabria: Santander 91, Reinosa 80, Laredo 73…

Moztu Iberdrola eta Endesarekin!

Gure osasun, bizitza eta etorkizuna arriskutan jartzen ari dira bi enpresa hauek. Ez eman euro bat ere ez!

Moztu gure aurka eta geure seme-alaben etorkizunaren aurka ari direnekin!     

Garoñaren kontrako Foroa 4. alea – 2017 martxoa - garonarenkontrakoforoa@gmail.com