Maiatzaren 26an, Bilboko Udalbatza egon zen eta eguneko azken puntuan Garoñaren kontrako Foroak aurkeztutako mozioa aztertu zen. Mozioa Txernobilen 30. urteurrenean sartu zen eta orain 5 urteko Fukushimaren urteurrean.
Mozioaren alde Forokoek hainbat argudio eman zituzten atzo:
Horren aurrean erakundeek, enpresek, norbanakoek… jarrera aktibo eta koherentea hartu behar dugula azaldu dugu eta une honetan, zentralak 60 urte arte luzatu nahi dutenen aurka, dagoen aukera bakarra portabilitatea dela, hau da, alde egin energia nuklearra saltzen duten enpresetatik. Zentzu horretan, BIlboko Udalak Iberdrolarekin duen argindar suministroa eteteko konpromezua hartzera bultzatu dugu Garoña berriro martxan jarriz gero.
Atzoko bilkuran gogoratu zen urrian Udalak Garoña ixtearen aldeko mozioa onartu zuela aho batez, PPren aldeko botoa barne baina EAJk eta PSE ez zeuden ezer gehiago egitearen alde. Bi partidu hauek aurkeztutako moziorako zuzenketan, istripu nuklearrengatik zauritutako pertsonekiko elkartasuna adierazten dute baina ez dute portabilitaterako konpromezu hori hartzen. Garoñaren Kontrako Forotik oso modu negatiboan baloratzen dugu zuzenketa hori, izan ere, hitz politak baino ez direla uste dugulako. Kontraesankorra iruditzen zaigu udaletxeak zentrala itxi dezala eskatzea gobernu zentralari baina, aitzitik, egoera aldatzeko bere eskuetan dagoena egiteko erabakia hartzeko unean, konpromezurik ez hartzea.
Azkenik, EAJ-PSE-ren zuzenketa onartu egin zen (euren bozekin), beraz gure mozioa ez zen bozkatu ere egin, egoera kafkiano bat sortuz. 5 minutu izan genituen soilik gure azalpena emateko eta ondoren ez genuen aukerarik izan replikarako, nahiz eta alderdi politikoetako batek euren txanda eskaini nahi izan zigun.