Apirilaren 26n Txernobilen 30. urteurrena

2016-04-24

Larunbatean, apirilaren 23an Bilboko Burtsa etxean Txernobileko pertsona bat egon zen testigantza zuzena ematen, Greenpeacek antolatuta. Horrez gain Amurrion Eskautek antolatutako Garoñarekin mozteko stand bat egon zen. Bertan salatzen zenez, Kutxabank Iberdrolaren 2. akzioduna denez, badu zer esanik gai honetan.

Astelenehetik aurrera gonbitea egin nahi diegu denei Twitterren bidez mezu hau zabaltzeko: #TxernobilGaroñaEZ eta selfie bat ere bidaltzeko

Horrez gain udaletan eta batzar nagusietan mozio bat aurkeztuko da Portabilitaterako konpromisoa eskatzeko, hau da, Garoña zabalduz gero udalak edo onartzen duen erakunde publikoak Iberdrolatik joango dela berresteko. Bizkaiko Lanestosak dagoeneko sinatu du eta Burgosko Zamanzasko Araneko Udalak ildo bereko beste mozioa onartu du..