25 erakunde eta norbanakoak Iberdrolarekin mozteko prest Garoña zabalduz gero

2016-02-27

Gaur arratsaldean, hainbat eragilek Garoña zabaltzen badute  Iberdrolako  bezeroak  izateari  behin  betiko utziko diotela adierazi dute Bilbon,  2016ko  otsailaren  26an.  Garoñaren  kontrako
Bizkaiko  Foroak bultzatuta gaur 25 eragile elkartu dira, Garoña  zabaltzekotan  euskal  herritarrek  zer  egin  behar dugun argi eta ozen adierazteko: Iberdrola eta Endesari agur esatea, behin betiko.

Izan ere, Iberdrola eta Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra  jarri  nahi  dute  Ebro  ibaiaren  goikaldean. Ezin dugu ahaztu ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi direla.
Zentral  hau  40  urterako  proiektatu  zen  baina  17  urte gehiago  luzatu  nahi  dute,  nahiz  eta  Txernobilen  eta Fukushiman gertatutako hondamendia itzelezkoa izan zen: 200.000  hildako, 500.000  desplazatu  eta  680.000  milioi euroko galerak, orain arte. Etorkizunean gehiago.

Gurean istripu nuklearra izango balitz hobe ez pentsatzea zer gertatu ahal litzaiguke:  Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke,  Ebro osoan ezin izango  litzateke  ureztatu,  Errioxa  ardoa  zarama  bonu bihurtuko litzateke…

Aurrekaririk ez duen egoera batean aurkitzen gara, izan ere, behin-behineko gobernu batek itxita zegoen zentral nuklear  bat  berriz  ere  martxan  jarri  eta  bere funzionamendua 60 urtez luzatu nahi duen lehenengo aldia baita.

Zentzudunak  diren  beste  herrialdeek  ikasi  dute  iada: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, eta Belgikak adibidez, Garoña eta Fukushimaren modukoak diren 2 erreaktore itxiko  ditu  ere,   luzera  begira  ezin  baitute  haien segurtasuna bermatu.

Une honetan estatuan dauden zentral nuklear guztiak itxi ahalko  lirateke,   benetan  behar  dugun  elektrizitate kontsumoa,   martxan  diren  zentral  (mota  guztietakoak) guztiek ekoizten duten horren %40a gutxiago delako. Beraz, nuklearretatik  datorkigun  %21  horri  uko  egiteko ahalmena dugu, lasaitasun osoz.

Garoña berriro zabaltzen badute, energia nuklerra saltzen ez duen enpresa batera portabilitatea egiteko konpromisoa hartu duten eragile batzuk:

 

Erakundeetako ordezkariak

CCOO
CGT
CPN
Desazkunde
Eguzki Erakunde Ekologista
EH Bildu
EHNE Bizkaia
Ekologistak Martxan
Ekooiz
Equo
ESK
Etorkizunerako Elkartea
Ezker Anitza
Goiener Elkartea
Greenpeace Bizkaia
Irabazi
Izate
Kem-MOC
LAB
Mundubat Elkartea
Podemos Bizkaia
Reas Euskadi
Som Energia Gara
STEE-EILAS
Udalberri

Norbanakoak

Enrique Antolín, UPV-EHUko soziologia II departamentuko irakasle titularra
Alejandro Arizkun Cela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia saileko irakaslea
Arkaitz Estiballez, bertsolaria
David Hoyos, EHUko Ekonomia Irakaslea eta Ikerlaria BC3n, HEGOAn eta EKOPOLen
Ibon Altuna, "Itziarren semeak" musika taldeko kidea
Iñaki Barcena, EHUko Gizarte eta Politika Zientzietan Katedratikoa eta ikerlaria PARTE HARTUZen eta EMANen
Itxaso Pérez, eskubaloi jokalari ohia
Joseba Agirreazkuenaga.... EHUko Historia Katedratikoa
Koldo Nabaskues, EKA-OCU
Miren Onaindia, UPV-EHUko ekologia Katedratikoa eta Unesco Katedrako zuzendaria
Rosa Lago, UPV-EHUko Teknologia elektronikoa irakasle eta ikerlaria EKOPOLen

 

http://uriola.eus/bilbo/1456399734634

http://audios.ak.cdn.eitb.com/multimedia/audios/2016/02/25/1884660/20160225_22392324_0008256798_002_001_LA_CASA_DE_L.mp3?_ga=1.140099770.802693039.1439504100

http://www.garonarekinmoztu.net/eu/bloga/2016/02/27/25-erakunde-eta-norbanakoak-iberdrolarekin-mozteko-prest-garona-zabalduz-gero

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160226/diversos-agentes-se-comprometen-a-dejar-de-ser-clientes-de-iberdrola-y-endesa-si-se-reabre-garona

http://www.argia.eus/albistea/garona-berriz-irekitzekotan-endesa-eta-iberdrolarekin-kontratua-eteteko-konpromisoa-iragarri-dute