Iberdrolaren Batzar Nagusia: Garoña ixteko eskatu da, kanpoan eta batzarrean bertan

2015-03-25

Martxoaren 27an, Bilboko Euskaldunan Iberdrolaren Batzar Nagusia egin da. Aurrean Garoñaren kontrako Foroaren kideak egon ziren, batzuk antzinako egunkari kale saltzaileen antzera jantzita, albisteak ozenki azalduz: "Estra! Estra! Osakidetzak txorrotako uda edatea debekatu du Garoñaren ihesak kutsatu duelako" "Estra! Estra! Iberdrolaren akzioak amildegira jausi dira..."

Egunkari-eskuorri asko banatu zitzaien Iberdrolako batzarrera sartzen zirenei eta batzuekin hitz egiteko aukera izan genuen. Argi azaldu genien: Garoña denon interesen kontra doa: herritarren zein akziodunen kontra.

Ekologistak Martxanekoek ere parte hartu zuten. Haiek, besteak beste, Iberdrolak Brasilgo Amazonian egiten ari den urtegi erraldoia kritikatu zuten, ingurumenerako oso larria izango delako.

Eguna biribiltzeko, Batzarrean bertan, akziodunek parte hartzen dutenean, horietako batek Garoña itxi behar zela esan zuen. Ondoren, publikoaren artean txalo batzuk entzun ziren.

Garoñaren kontrako Foroak orri hau banatu zuen:

Azken albisteak!!!