Alternatibak


Zentral nuklear guztiak itxiz gero arazorik ez

Une honetan, estatuan, behar den elektrizitatea sortzeko gaitasuna baino %40 gehiago dago. Horrek zer esan nahi du? bada azken bi urte hauetan zentral asko, gasezkoak gehienek, geldirik egon behar izan dutela, ekoizteko gaitasuna benetako kontsumoa baino askoz handiagoa delako.

Produkzio nuklearra guztiraren %21 dela kontuan hartuz, edozein momentuan zentral nuklear guztiak gelditu daitezke, behar dugun energia produzitzeko arazorik egon gabe. Japonian hainbeste soberako ekoizpen gaitasunik gabe, gai izan dira normal bizitzeko zentral nuklear gehien-gehienak geldirik egonda ere.

Lanpostuei eustea, baina energia berriztagarrietan

Energia berriztagarrietarako jauzia egiteko, lanpostuak kontuan hartu behar dira. Adibidez, energia eolikoa bultzatu zenean, ez zen planteatu sortzen ziren lanpostu berri batzuk Asturiasen edo zentral nuklearren inguruetan sortu ahal zirela, energia nuklearra edo ikatzezkoa kentzeko arazorik egon ez dadin.

Ez genuke berriro akats hori errepikatu behar. Une honetan itsasoko energia eolikoa eta autoproduktzio eta autokontsumoa bultzatu beharko lirateke. Diru inbertsio berri handietan ez sartzeko, ikatza industriei eusteko erabiltzen den dirua edo hondakin nuklearren biltegian gastatu nahi duten dirua erabil lirateke horretarako, baina, baldintza argi batekin: energia nuklearra eta ikatz industria kentzean galduko liratekeen lanpostuak ordezkatzea, laguntzak jasoko dituzten enpresek leku berdinetan lanpostu berdinak sortzeko baldintzarekin.