Portabilitatea egiteko Konpromisoa

Behean sinatzen dugunok honako hau adierazi nahi dugu:

1- Txernobil eta Fukushimako hondamendi nuklearrek, orain arte, 200.000tik gorako hildako, 680.000.000.000 euroko galerak, 500.000 desplazatu, malformazioak... sortarazi dituzte eta etorkizunean kopuru ikaragarri hauek handitzen jarraituko dute uranio bezalako hondakinen bataz besteko bizitza milaka urtetakoa delako.

    

2- Orain 40 urte ekologistek aurreikusi zutena, zoritxarrez %100ean bete da: energia eta arma nuklearrak gizakiak sortu duen gauzarik arriskutsuenak eta kutsakorrenak dira,  oraindik ez dakite hondakinak  segurtasunez nola kudeatu  eta energia kontsumoa murriztuz, zentral nuklear guztiak soberan zeuden.

3- Garoña estatuko zentral nuklearrik zaharrena da Fukushimako zentralaren berdin-berdina. Belgikan eredu honetako bi itxiko dituzte segurtasun faltagatik. Ebro arroaren goialdean dagoenez, istripu bat egonez gero gurutzatzen dituen lurraldeetarako hondamendia litzateke.

4.-Horregatik, eta hirugarren hondamendi nuklearra gertatu baino lehen, Garoñako eta munduko zentral nuklear guztiak ixtea exijitzen dugu, gobernu zentzudun batzuk egiten ari diren bezala. Eta ez egitekotan eta Garoña berriro zabaltzen badute, Iberdrola, Endesa eta energia nuklearra saltzen duten gainerako enpresetatik alde egiteko konpromisoa hartzen dugula.

484 izenpe

Webgunean zuek jarri nahi duzuen izena eta herria baino ez dira agertuko

(abizenik ez jarri)

Zurekin kontaktatzeko (datu hauek ez dira inon agertuko)

Posta elektronikoa gai honi buruzko informazioa bidaltzeko da.

Sinatzailea erakundea bada (ez norbanakoa) honako konpromiso hauek ere hartu nahi baditu (markatu X batez nahi dituenak):

Garoñarekinmoztu datuen isilpekotasuna gordetzen du

Izenpetu duten azken pertsonak/erakundeak:

Inma - Legazpi

Mikel - Martutene Donostia

iñaki - Donostia

AYUNTAMIENTO - LEGAZPI

Irabazi Ganar Legazpi - Legazpi

Ziur Baietz Akademia - Legazpi

AGUS - BILBAO

Sagrario - Etxabe

Begoña - Barakaldo

Oskar - Barakaldo

Ikusi guztiak